Fabrikazio Aditiboa

Fabrikazio Aditiboa industria 4.0ren ardatz teknologikoetako bat da, txirbil harroketa eta material deformazio prozesuekin batera. Diseinurako askatasuna, materialeen aniztasun eta hibridazioa, abiadura handitzeak, eta inprimatzeko doitasunak egunetik egunera hobetuz doaz eta balizko aplikazioak industri sektorearen norabide guztietan zabaltzen ari da (aeroespaziala, bio osasuna, automozioa, etabar).

Industriak Gehitze bideko fabrikazioaren teknologian (Aditiboan) duen interesa geroz eta handiagoa da, hein batean, produktuen kontzeptualizazio, diseinu eta fabrikazioan duen berrikuntza potentzial handia baitakar.

Merkatuaren behar berriei erantzuteko, Fabrikazio Aditiboari dagokionean, ondorengoa eskaintzen dugu:

  • Gaitasun teknologikoen formakuntza, piezen diseinu eta fabrikazio probak egitea;
  • Fabrikazio Aditiboa prozesu konbentzionalarekin nola uztartu erakusten dugu.
  • Eta I+G+B proiektu industrialak garatzen digutu.

Eremu honetan ere treba zaitezke:

Fabrikazio Aditiboan Unibertsitate Espezializazioaren berezko titulua  (UPV/EHUra atxikitua)

Ezagutu ezazu IMH Campuseko Fabrikazio Aditiboaren gunea