"Fabrikazio Aditiboaren Astea" ingeniaritzako ikasle frantsesentzat

2022/02/25 10:20:00 GMT+1
Esperientzia aberasgarria izan da Bordeleko ENSCBPko Ingeniaritza Dualeko ikasleekin batera bizi izan duguna.

IMH Campusek Mekanika eta Materialetako Ingeniaritza Dualeko azken ikasturteko bi talde frantses hartu ditu otsailean, Fabrikazio Aditiboko gure Arloan neurrira egindako prestakuntza espezifikoa emateko. Prestakuntza osatzeko, arlo horretan erreferenteak diren Createch Medical eta PIXEL SISTEMAS enpresak bisitatu dituzte, eta hainbat sektoretan teknologia horien aplikazio praktikoa ezagutu ahal izan dute, hala nola osasungintzan, industrian...

 

"Additive Manufacturing Week"

Xabier Cearsolo, Juan Ramón Castillo eta Mario Arrue IMH Campuseko Fabrikazio Aditiboko taldeko adituen eskutik, ikasleek hainbat teknologia ikasi dituzte eta alderdi jakin batzuk esperimentatu dituzte, hala nola 3D eskaneatzea, alderantzizko ingeniaritza bidezko geometrien sorkuntza eta optimizazio topologikoa #SolideEdge erabiliz. Halaber, #LPBF (Laser Powder Bed Fusion) teknologiarekin kontaktua izan dute, bai pieza prestatzeko fasean, euskarriak gehitzean eta parametroak definitzean, bai Renishawren AM250 makinan inprimatzean.

Eskerrak eman nahi dizkiegu ENSCPBri eta bere ikasleei, elkarrekin jarduteko eremu berri bat irekitzeagatik, eta Createch eta Pixeli, talentu gazteak 4.0 industrian lan egiteko modu berrietara hedatzen eta hurbiltzen laguntzeagatik.

Elkarlanean jarraituko dugu!

 

Informazio gehiago: IMH Campuseko Fabrikazio Aditiboaren arloari buruz