Elgoibarko Makina Erremintaren Historizaleak
2011an Elgoibarko Lanbide Heziketako Astean antolatutako zine-forumean makina erremintaren historiaren protagonista ugari elkartu zen.
Hauetatik Pedro Andonegi, atzera eta aurrera ibili da eta azkenean Pello Arrietaren laguntzarekin, eta Makina Erremintaren Museo eta Makina Erremintaren Institutuaren babesarekin, elkartu eta Elgoibarko makina erremintaren historiaren parte izan diren pertsonen lekukoen ahotsak jasotzeko ekimena martxan jarri du.
Makina Erremintaren historiari buruzko idatziak badaude, baina pertsonen bizipenak azaltzen diren grabazio digitalik apena edo ezer ez. Ekimenak lekuko hauek grabatuko ditu eta materiala Makina Erremintaren Museoan gordeko da, ondare industrialaren parte izateko. Elgoibarko eta makina erremintaren euskera ere jasotzeko, lekukoak ere euskaraz jasotzeko ahalegin berezia egingo da. Ondoren, hurrengo fase batean materiala nola landu erabakiko da
Horretarako talde eragile baten lehen bilera egin da gaur IMHn eta Pedro eta Pellorekin batera, Museoko eta IMHko kideez gain, beste hiru zaletu elkartu dira: Anton Bergara, Luis Mari Zabaleta eta Miguel Angel Mugica.
Taldeak "Elgoibarko Makina Erremintaren Historizaleak" izenarekin hasiko du bere martxa eta hilabete honetan plangintza eta antolaketa lantzen egongo dira.
Beraz, 2012 urtean zehar Elgoibartar makina erremintaren "historikoen" laguntza eskatuko dugu, sortu den talde berriko kideei harrera egin eta lekukoak grabatzeko.