Elgoibarko IMHk makinaria egokitu du indarra hartzen ari diren sektoreen mekanizazio prozesu berriei erantzuteko

2008/05/28 00:00:00 GMT+2
Plana 2006an abiatu zen eta 3.3 M eurotako inbertsioa suposatzen du. Finantziazioan zuzenean parte hartzen dute Lanbide Heziketako Sailburuordetzak 1.818.955 eurotako inbertsioen subentzioarekin eta enpresa parte-hartzaileek, %40 inguruko PSP deskontuekin, 1.112.350€ metatuz.

Maiatzaren 28an Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak Fabrikazio eta Muntaiko Eguneratze Plana aurkeztu zuen, enpresa eta ikastetxeetara zuzendutako ekitaldian. Parte hartu zuten, Iñaki Mujika Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordeak, Alfredo Etxeberria Elgoibarko Alkateak eta Xabier Ortueta, AFMko zuzendariak (Espainiako Makina Erremintaren Ekoizleen Elkartea).


IMHk ildo estrategikotzat azpimarratzen du Fabrikazio Mekanikoan Europako ikastetxe erreferentetzat eratzea eta ekipamendu berriaren bidez prestakuntza eta zerbitzuak eskainiko ditu Ondorengo sektoreetan: Makina erreminta, automobil-laguntzaileak, aeronautika-aeroespaziala, eolikoa, moldegintza, medikuntza (protesiak).


Lantegi berriak ondorengo helburuak lortzen ahalbideratuko gaitu:


  • Hasierako Lanbide Heziketari edukin berriak gehitzea.

  • Enpresa, profesional eta irakasleentzat Prestakuntza Iraunkorreko katalogo aurreratua garatu eta inplantatzea.

  • Berrikuntzaren barrutian eta sektore industrialeko ete-ekin (enpresa txiki eta ertainekin) zerbitzu teknologikoen eskaintza garatu eta inplantatu,

  • Fabrikazio eta muntaiko prozesuetan praktika on eta teknologiaren transferentziari buruzko zabalkunde jardunaldiak antolatzea.

  • Profil profesional berria garatzea: “Prozesuen Teknikari Irakaslea” edo “Irakasle Aholkularia”.


Info gehiago...

Ekipamendua...