Elgoibarko IMH Ingeniaritza Eskolako ikasturte akademikoa inauguratu da 80 ikasle eta 70 enpresekin

2006/10/19 00:00:00 GMT+2
Unibertsitate Sailburuordea eta Confebaskeko lehendakaria bat etorri dira eta adierazi dute Elgoibarko ingeniarien eskolak erabat erantzuten diola egun Unibertsitatea eta enpresa erakundeak ezarri nahi duten estrategia berriekin, hau da enpresa eta ikasketak uztartzea.

Ibone Amezagak, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordeak inauguratu du gaur Elgoibarko IMH Ingeniaritza Eskolaren ikasturte berria. Ekitaldian parte hartu dute ere Miguel Lazpiur, Confebaskeko lehendakariak, Xabier Ortueta, AFMko zuzendari nagusiak, Joxean Egaña, IMHko Zuzendari Kudeatzaileak, Koldo Núñez Betelu, IMH Ingeniaritza Eskolako zuzendariak eta Iker Epeldek, ingeniari ikasle ohiak.

Sailburordeak aipatu du gizarte eta ekonomiaren erronkei aurre egiteko prestatze nari diren unibertsitate-plan berria, non integratu nahi diren enpresa eta ikaskuntza munduak. Zentzu honetan, Elgoibarko Txandakako IMH Ingeniaritza animatu du hasitako ildoa jarrai dezan, lan-ikasketak txandakatze sisteman oinarrituta, erabat datorrena Boloniako hitzarmenarekin. Unibertsitate sistema bera Boloniak dionari egokitu beharko da bi urteren epean.

Miguel Lazpiur Confebaskeko lehendakariak baieztatu du txandakatze sistema ildotik duela urte batzuk abiatzeko egon zirela eta urte batzuretan geldi egon bada ere, gaia berreskuratu eta ildo honetatik jarraitu beharra dagoela. IMHko Ingeniaritzak darabilen alternantzia edo txandakatze sistema erabilgarria, praktikoa eta enpresak egungo gizarte lehiakorrean beharrezkoa duten ingeniari profilak lortzeko egokia dela adierazi du, zeren eta enpresan egokitzeko behar duten denbora minimoa bihurtzen baita eredu honekin eta enpresa tutore harreman estuei esker, ikasleen profila etorkizuneko aurreikuspenarekin egokitzen joaten baita.

AFMko Zuzendari Nagusiak, Xabier Ortuetak gogoratu du duela bi egun AFMk aurkeztu egin zuela Gogoeta Estrategikoa egin ondoren enpresek etorkizun hurbilean beharko duten profil konpetentziala. Profil hauek lortzeko, IMHko ingeniaritzak bete betean ematen du etorkizuna begira landu behar diren 2 erritmoak: enpresan egunerokoa bizi eta bestalde, epe luzera lantzen jakin. Ingeniaritzan ikasleek etorkizuneko proeiktu profesionala garatzen dute eta aldi berean eguneroko martxan integratuta daude, astean hiru egunetan lan eginez (eta 2 egunetan formazioan).

Joxean Egaña, IMHKo zuzendariak adierazi du Elgoibarko Txandakako IMH Ingeniaritzak eskaintzen duen formazioa dela egun hoberen orientatuta dagoen ingeniaritza formazioa lanbide heziketa mundutik datozen ikasleentzat. Prospektiba egin dezatela proposatu die ikasleei, hiru urteko enpresa proiektua landu behar baitute. Hariketa honek erraztu egingo die enpresan kokatzen, Ortuetak aipatzen zuen beharrezkoa den epe luzeko bisioa izaten.

Iker Epeldek, 2. promozioko ikasle ohia eta egun P3 Suministros de Protección enpresa sortu berriaren bazkidek azpimarratu du Txandakako IMH Ingeniaritzak bere buruari egin dizkion ekarpenak. Ikasketa mota hau aukeratu zuen aukera eskaintzen duelako neurrira egokitzeko formazioa (ikasgai batzuk aukeratu egiten dira lortu nahi duzun profilaren arabera). Gainera formazioan ekintza ugari egiten dira talde-lana sustatzeko. Ikasgaiak ikuspegi praktikoa dute, enpresan ohikoak diren era askotako lan tresnak erabiltzen ikasten dira, atzerrian ere lan era ezberdinak ikasten dira eta ikuspegia irekitzen laguntzen dio ikasleari. Ikasleak animatu ditu etengabeko prestakuntzan ere koka dezaten etorkizuna.

Hamaika urte bete dira Elgoibarko Txandakako IMH Ingeniaritza abiatu zenetik. Sektoreko enpresei beharrezkoak ziren ingeniariak prestatzeko helburuarekin Europako herrialde anitzetan bermatuta zegoen txandakatze sistema ekarri zen, ikasleek ikasi eta aldi berean lehen egunetik enpresan lan-proiektu profesionalean lan egingo zutenak. 2006 urtean, jada 250 ingeniari prestatu ditu eta 200 enpresa inguruk hartu dute parte esperientzia honetan.

Txandakako IMH Ingeniaritzaren formazioak bi beharrei erantzuten die: Goi mailako heziketa ziklo industriala edo baliokidea egin duten ikasle gazteei eta enpresan ardura handigoak lortu ahal izateko goi mailako heziketaren beharra sentitzen duten langileei.

Txandakako IMH Ingeniaritza...