Elgoibar berdea: 2. eskuko azoka
2010/11/29 01:00:00 GMT+2

Eskola Agenda 21 dela eta azaroaren 27an antolatu zen kontsumo arduratsu eta jasangarriaren azoka Leku-Ederren.
Elgoibarko Ikastetxe guztiek parte hartu zuten Udalarekin batera kontsumo arduratsu eta jasangarriaren Lehen azokan. Birziklatutako produktuak, energia berriztagarriekin dabiltzan ibilgailuak eta beste ikusi eta eros zitekeen Elgoibar berdearen lelopean.