Elgoibar berdea: 2. eskuko azoka

2010/11/29 00:00:00 GMT+1
Eskola Agenda 21 dela eta azaroaren 27an antolatu zen kontsumo arduratsu eta jasangarriaren azoka Leku-Ederren.

Elgoibarko Ikastetxe guztiek parte  hartu zuten Udalarekin batera kontsumo arduratsu eta jasangarriaren Lehen azokan. Birziklatutako produktuak, energia berriztagarriekin dabiltzan ibilgailuak eta beste ikusi eta eros zitekeen Elgoibar berdearen lelopean.