DUAL Transversalis proiektuaren jarraipena Lleidan

2026/02/19 17:37:34 GMT+1
Mugaz gaindiko prestakuntza DUALa ikuspegi partekatuarekin.

Otsailaren 5ean eta 6an DUAL TRANSVERSALIS proiektuko unibertsitate bazkideok Lleida-n elkartu gara, mugaz gaindiko prestakuntza-ereduari eta mugaz gaindiko prestakuntzaren kudeaketarako sare dualaren sorrerari lotutako ekintzekin jarraitzeko.

Eskerrik asko Lleida-ko Unibertsitateko taldeari egindako harreragatik!

Mugaz gaindiko prestakuntza-eredu baten garapenak bazkide diren ikastetxeen arteko mugikortasunak erraztuko ditu. Horretarako, lankidetza-hitzarmenak ezarri dira, ikasleen trukea ahalbidetuko dutenak eta zentroen arteko lankidetza indartuko dutenak.

Mugaz gaindiko prestakuntzaren kudeaketarako sare dualaren sorrerari dagokionez, ikaslearen koaderno digitalak diseinatu dira, prestakuntza dualaren jarraipena egiteko. Prozesuko hiru eragile nagusiak integratzen dira bertan: ikaslea, tutore akademikoa eta enpresako tutorea.

Gainera, ekintza honen baitan, mugikortasunaren arduradunei zuzendutako online prestakuntza bat garatzen ari da, eskualde bakoitzeko alderdi sozioekonomikoak sakontzeko, baita mugikortasunen kudeaketa eta atzerriko egonaldien ebaluazioa lantzeko ere, prestakuntza dualaren esparruan.

Aurrera jarraitzen dugu goi-mailako prestakuntzaren nazioarteko dimentsioa indartzen duen eta aukera berriak sortzen dituen lankidetza-eredu baten eraikuntzan.