Interreg

Europako Lurralde Lankidetza (CTE edo ETC ingelesez), Interreg bezala ezagunagoa, Europako eskualde-garapenerako finantzaketa-tresna bat da. Interreg Europako Kohesio Politikaren esparruan diseinatu da, Europar Batasunaren barneko eta kanpoko mugetan dauden eskualdeen eta nazioz gaindiko eremuen barruko eskualdeen arteko mugaz gaindiko erakunde-lankidetza areagotzeko.

POCTEFA Interreg 2014-2020

V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren akronimoa da. Hiru herrialdeen arteko mugako lurraldearen garapen iraunkorra sustatzeko sortutako lurralde lankidetzarako programa europarra da.

PROIEKTUA: LIFE LONG LEARNING TRANSVERSALIS (3L-Transversalis)

Unibertsitateek mugaz haraindiko eremuan prestakuntza eta enplegua lortzeko duten konpromisoa sustatzea, etengabeko ikaskuntzaren esparruan lankidetza sortuz.

Bazkideak: Université Perpignan Via Domitia, Unibersitat de Lleida, Universidad de Zaragoza, Universitat de Girona, Universitat D'Andorra, Université Toulouse Paul Sabatier, Université de Pau, Université Toulouse Jean Jaurès, IMH.