David Urzainqui eta Mª Jose Madariaga LHko agintari berriek IMHko Txiletar pasanteak agurtu dituzte.
2009/06/11 23:00:00 GMT+1
Txiletarren formazioko azken eguna izanik, Eusko Jaurlaritzako agintarien agurraren ondoren Elgoibarko Alkateak harrera egin die eta diplomak banatu Udaletxean.
Lanbide
Heziketako Zuzendaritzan egon zenetik 17 urte pasa ondoren Eusko
Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburorde berria den David
Urzainquik berriro bisitatu du IMH, Elgoibarko ikastetxe honetan
pasantia egiten ari diren Txiletik etorritako erdi-mailako ikastetxe
teknikoetako zuzendari taldeari agurra egiteko. Urzainquirekin batera
Mª Jose Madariaga egon da, Lanbide Heziketako Zuzendari berria, eta
Euskadiko eta Txileko lanbide heziketa sistemen berri eman dute
elkar.
Txileko
Hezkuntza Ministerioko CPEIPk finantzatuta, erdi-mailako lanbide
heziketa ikastetxeetako zuzendari taldeak eskola eta enpresen arteko
harremanei buruzko berariazko prestakuntza jaso dute IMHn hiru azken
astetan.