David Urzainqui eta Mª Jose Madariaga LHko agintari berriek IMHko Txiletar pasanteak agurtu dituzte.

2009/06/12 00:00:00 GMT+2
Txiletarren formazioko azken eguna izanik, Eusko Jaurlaritzako agintarien agurraren ondoren Elgoibarko Alkateak harrera egin die eta diplomak banatu Udaletxean.
Lanbide Heziketako Zuzendaritzan egon zenetik 17 urte pasa ondoren Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburorde berria den David Urzainquik berriro bisitatu du IMH, Elgoibarko ikastetxe honetan pasantia egiten ari diren Txiletik etorritako erdi-mailako ikastetxe teknikoetako zuzendari taldeari agurra egiteko. Urzainquirekin batera Mª Jose Madariaga egon da, Lanbide Heziketako Zuzendari berria, eta Euskadiko eta Txileko lanbide heziketa sistemen berri eman dute elkar.


Txileko Hezkuntza Ministerioko CPEIPk finantzatuta, erdi-mailako lanbide heziketa ikastetxeetako zuzendari taldeak eskola eta enpresen arteko harremanei buruzko berariazko prestakuntza jaso dute IMHn hiru azken astetan.


Txiletarren pasantiari buruzko Informazio gehiago...