BERRIGUNE ekainean Osasunaren inguruan

2013/05/31 00:00:00 GMT+2
Proiektu eta nahiei ibilbidea emateko doako topagune honetan, ekainaren 11, 13, 18 eta 21ean Osasunaren gaia lantzeko pertsona zein enpresa interesatuek eman dezakete izena.

BERRIGUNE: SORMENA ETA EKINTZAILETZA SUSTATZEKO TOPAGUNEA
pertsona zein enpresentzat


“OSASUNA”
EKAINAren 11, 13, 18 eta 20an
09:00-11:00 bitartean IMHn

Izena emateko (doan): IMHko 943744132 telefonoan imh[abildua]imh.es helbidean edo www.imh.es webgunean

OSASUNA

Osasuna datozen urteetan aldaketa garrantzitsuenak izango dituen arloetakoa izango da. Biologia, nanoteknologia, telekomunikazioak, robotika edo materialen esparruan ematen ari diren aurrerapausoak enpresa-aukera egoera berriak sortarazten ari dira.

BERRIGUNEren saio hauetan osasunaren arloan zein negozio-aukera dauden bilatzen saiatuko gara, bereziki gure enpresen profil industrialarentzat dibertsifikazio aukerak eman ditzaketen ataletan sakonduz:

  • Protesien diseinu eta garapena (material berriak eta ekoizpen prozesu berriak),

  • elementu robotikoak (exoeskeletoak, esku eta hanka robotikoak), edo

  • egun ditugun ekipamenduen ezaugarriak hobetuko dituzten ekipamendu berri balizkoak.