Azaroak 25: Genero indarkeriaren kontrako eguna

2021/11/25 00:00:00 GMT+1
IMH-n bat egin dugu azaroaren 25ean, Genero indarkeriaren desagerrarazteko Nazioarteko Egunean adierazten diren balio eta aldarrikapenekin. Ikusi aurtengo ekintzak

 

Elkarretaratzea

Berdintasun planekin koordinatuta, azaroaren 25ean ikasle-irakasle-lankide ordezkariak elkartu gara IMHko portxean, eta ondoren ikasgeletan partekatu dugu mezua. Aurten genero indarkeria pairatzean egin daitekeen laguntza eskatzeko seinalearen berri eman dugu. Nola egiten den eta zer egin laguntza eskatzen digun pertsonari laguntzeko.

 

Ikusi ELKARRETARATZE deialdia.

Maskulinitatea eta genero identitateari buruzko tailerrak

Heziketa zikloetako bigarren mailako ikasleak, Piper Txuriak taldearen laguntzarekin "Maskulinitateak" lantzen ari dira, eta "Kolore Morea" taldearen laguntzarekin genero identitateak. Azken honetan,  generoa eta sexua normarekin bat ez datorrenean pertsonak bizi dituen zailtasunak, familian, harremanetan... nola eragiten duten azalduko dute, beraien esperientzia pertsonaletatik abiatuta.

Lehen mailako ikasleekin Orientazioa-IMH blogean sortu genuen mapa landuko dugu, bertatik ikus daitezke Beldur Barik lehiaketarako Fabrikazioko ikasleek landu duten bideoa (ikusi hemen bideoa, merezi du), Berria-an dagoen genero biktimen mapa interaktiboa eta gehiago.

Ikusi Orientazioa-IMH blogeko genero indarkeriaren poster interaktiboa.

Gizarteko ekintzak

Gutako bakoitzaren herrietan antolatu diren ekintzetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Ikusi hemen Elgoibarko ekintzak.

Gogoetarako eta gure kontzientzatik ekintzera pasatzeko, Emakundek sortutako bideoa partekatzen dugu.