AIRinVET lanbide heziketako berrikuntza aplikatuaren bidetik

2023/10/03 13:20:00 GMT+2
Utrecht-en bildu gara proiektuaren jarraipena egiteko Wij zijn Katapult-en egoitzan.

🌟 AIRinVET proiektukideak Herbereetako Utrecht-en izan gara irailaren 27-28an ERASMUSPLUS proiektu honen aurrerapenak eta hurrengo urratsak partekatzeko.

Proiektukide hartzailea Wij zijn Katapult izan dugu eta beraien erabiltzen duten berrikuntza aplikatzeko metodologia azaldu digute. Eskerrik asko zuen harreragatik!.

🧠 Momentu honetan galdetegi bat egiten dihardugu, berrikuntza aplikatuari lotutako jardueren erronkak hobeto ulertzeko, eta etorkizuneko lanbide heziketari forma emateko.

Lagunduko diguzu zure iritzia emanaz? 👇


⏳ Galdetegia osatzeko denbora: 8-10 minutu
🌍 Galdetegia hainbat hizkuntzatan dago