AIRinVET, AI4Ed eta YML proiektuen aurkezpena 32BIEMH azokan

2024ko ekainaren 3tik 7ra bitartean BEC-en ospatu den BIEMH fabrikazio aurreratu eta digitalaren nazioarteko azokan, IMHk presentzia garrantzitsua izan du, AFMClusterraren gunean, WORKinn SPIRE gunean eta Enplegu gunean.
Enpresa kolaboratzaileekin egoteko aukera izan dugu eta lanbide heziketako eta unibertsitateetako talde bisitariei harrera egin diegu, beraiek beharrak entzun eta gure hezkuntza programen, metodologia berritzaile eta dualaren berri emanaz.
#InspireZone-n gure proiektuen berri ere eman diegu industriarako, hainbat profesional talde, unibertsitateko irakasle eta ikerlariri.
Proiektu horien artean, aipatzekoak dira, batetik AIRinVET proiektuaren gakoak aurkeztu ditugu, lanbide heziketan eta ETEetan aplikatutako berrikuntza eta ikerketan, AI4Ed proiektua, adimen artifizialaren bidez hezkuntza hobetzea, eta YML Young Manufacturing Leaders, fabrikazio aurreratuan zaletuak diren 18-30 urte arteko gazteen sarea.