Agur eta eskerrik asko, Amadeo

2011/05/24 23:00:00 GMT+1
Amadeo Aizpitarte Acha, lanbide heziketaren sustatzaile izandako elgoibartar enpresagizona herenegun zendu zen Donostian 81 urterekin.

 

Amadeo Aizpitartek lanbide heziketako ikasketak egin zituen Armeria Eskolan. Elgoibarko Alcortan aurkitu zuen estreinako lana eta ezkondu eta seme-alabak izan ondoren, lanean jarraitzen zuela zuzenbide karreraren titulua atera zuen, besteen artean.

Amadeo Aizpitarte balioanitzeko ekintzailea izan da, adimentsua eta lanerako gaitasun handikoa, Gipuzkoako gizarteari hainbat zerbitzu garrantzitsu eskaini izan dizkiona, esaterako, Makina erremintaren sektoreari, Elgoibarren Aizdon lehendabizi eta ondoren Acme sortuz, finantza sektoreari Bankoako sustatzaile eta konfundatzaile bezala, etab.

Aipatutakoa nabarmena izanik, Elgoibarko “Mekanika”ren historiaren sorreran Lanbide Heziketari egindako ekarpena erabakiorra izan zen. Bernardo Ecenarro Arte eta Ofizioen Eskolako fundatzailearen izen historikoari Amadeorena gehitu behar zaio hemendik aurrera, aurrekoaren lekukotasuna hartuta, pasa den mendeko 50. hamarkadaren erdialdean (gaztelaniako albistearen azpian informazi historiko gehigarria) Lanbide Heziketako Eskola izango zenaren eraldaketaren buru izan baitzen, egun Meka bezala ezagutzen dena, alegia.

Honela, 80. hamarkadaren erdialdean Mekatik Makina Erremintaren Institutua IMH sortuko zen, eta bi ikastetxeok egun Elgoibarko Lanbide Heziketako Europako Polo indartsuenetakoa osatzen dute. IMHren hastapenetan Amadeo Aizpitarte hainbat kolaborazio eta aholku eman zituen IMHko zuzendaritzakoei, behar izan ziren guztiak, zalantzarik gabe.

Meka Ikastetxeak merezitako omenaldia eskaini zion 50. urteurrena ospatu zuenean eta iaz IMHren 20. urteurrenean ere gurekin izan zen. Ekainaren 10etik 25era Elgoibarko kultur etxean Makina Erremintaren Museoak antolatu duen “Burdinoletatik makina erremintara” izeneko erakusketan Amadeo ikusi ahal izango dugu 50. hamarkadako argazkietan, zuzendari lanetan.

Informazio iturria: Jesus Bilbao