30+10 Mintegia: 80 lagun bildu ziren IMHn, makina erremintaren sektorearentzat zuzendutako jardunaldian.

2006/10/27 00:00:00 GMT+2
IMHk mintegia antolatu du hizkuntza politikan definituta duen misioarekin bat, hain zuzen, adostutako ildo estrategikoen haritik: enpresetara iritsi arte hizkuntza katea gorde dadila bermatu, eta euskara teknikoaren erabilera sustatu, formazioan eta zerbitzuetan barneratuz.

30+10 MINTEGIKO ARGAZKIAK...

30+10 Mintegia: Makina Erreminta arloko enpresen erantzukizun soziala, euskara baliabideak eta praktika onak izenburuko jardunaldia izan zen urriaren 26an, Elgoibarko IMHn eta makina erremintaren sektorearen munduko 80 lagun bildu zituen.

Mintegian 22 hitzaldi entzun ahal izan ziren:

  • Danobat, Etxepe, Kondia, Elay, IMH, Incress, Lealde, Panelfisa eta Euskalan kasuak ezagutu ditugu; batzuk zuzenean aukeztu dizkigute, beste batzuk beraien hizkuntza aholkularitzak: ahize-aek, elhuyar, emun
  • Fagor Automationek demostrazio bat egin du IMHko tailerretako makinetan bere CNC eleanitzarekin.
  • Produktu eta zerbitzuak ere aurkeztu dira: Artez, Codesyntax, Plazagunea, Igarle, Eleka, Indaba-kam, enprese eta Euskadiko Kutxak (CLPk) beraien aplikazio informatikoak azaldu dizkigute, ofimatika, lan-poltsa, inzidentzia parteak, ERPak, EFQM, Itzulpen memoria kudeatzaileak, besteak beste
  • Ardatza egitasmoa aukeztu da, Debabarreneko Udaletxeen ekimena enpresetan euskara planak sustatzeko.
  • Sindikatuek, Ela, Lab eta CCOOk enpresak euskalduntzeko konpromiso eta proiektuak aurkeztu dituzte

Jardunaldira 80 entzule etorri ziren, enpresa, aholkularitza, lanbide heziketa ikastetxe, euskalgintza, udaletxe eta Administraziotik.

Esker ona eta aitortza omenaldia egin zitzaien sektoreko hiru enpresei, Danobat, Etxepe eta Kondiari, euskara sustatzeko urteetan egindako ibilibideagatik.

Txirbil-harroketa eskuliburua aurkeztu zen, Iñigo Unanue IMHko teknikari egileak landutakoa, enpresa eta ikastetxeetan erabilgarria eta fabrikazioan beharrezkoak diren oinarrizko instrukzioak biltzen dituenak.

Jardunaldiaren helburua izan da sektorearen inguruan diharduten enpresei hurbildu eta ezagutarazi euskaraz garatutako praktika onak, zerbitzuak, makinak eta tresnak; egun merkatuak eskaintzen dituen aukerak ezagutu dezaten.

IMHk mintegia antolatu du hizkuntza politikan definituta duen misioarekin bat, hain zuzen, adostutako ildo estrategikoen haritik: enpresetara iritsi arte hizkuntza katea gorde dadila bermatu, eta euskara teknikoaren erabilera sustatu, formazioan eta zerbitzuetan barneratuz. Misioa lortzeko IMH kolaborazio sareak lantzen ari da; adibide dugu pasa den uztailean HPSrekin(1) sinatutako protokoloa.

Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak mintegia egin ahal izateko kolaboratzaile izan ditu: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailburuordetza (HPS), Gipuzkoako Foru Aldundia, Elgoibarko Udala eta AHIZE–AEK hizkuntza aholkularitza.

(1) IMH-HPS Protokoloa:

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta IMHk (Makina Erreminta Institutuak) lankidetza-protokoloa sinatu zuten alor sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotzeko. Protokoloaren helburu nagusia bi erakunde hauen ekintzen arteko osagarritasuna lantzea da, alor sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotzeari begira. Ekimen hau Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskararen erabilera lan munduan areagotzeko LanHitz egitasmoaren barruan kokatzen da, batetik, eta bestetik, Makina-Erremintaren Institutuak, 2003an, Goazen egitasmoa jarri zuen abian Ahize-AEKrekin elkarlanean, bai erakundean baita makina-erremintaren sektorean ere euskararen erabilerari bultzada emateko.

Beraz, sinatutako protokoloaren xede nagusia da HPSk abian jarritako LanHitz programa eta IMHk martxan duen Goazen ekimena elkarren osagarri gertatzea.

Lankidetza-protokolo honek berebiziko garrantzia du, lortu dezakeen eragin biderkatzaileagatik. Izan ere, gaur egun euskara-planak abian dituzten enpresen artean, makina-erremintan dihardutenek osatzen dute multzo handienetako bat. Hortik, lankidetza protokoloaren garrantzia.

Lan-ardatzak

Akordioan jaso bezala, hainbat lan garatuko dira elkarlanean, labur-labur:

  • 2006ko urriaren 26ko mintegia gauzatzea: 30+10 Mintegia. Makina-Erremintaren hornitzaile, fabrikatzaile eta erabiltzaileen erantzukizun soziala eta euskara. Baliabidea eta praktika onak.
  • Mintegi horretarako prestatuko diren ponentziak eta bestelako artikuluak zabaldu, internet bidez bereziki.
  • Goazen egitasmoaren baitan landutako glosategi terminologikoak eta bestelako terminologia-lanak normalizatu eta zabaldu.