2021 Euskararen Eguna IMHn

2021/11/23 11:33:00 GMT+1
IMHn ere 2021ko abenduaren 3an ospatuko dugu Euskararen Nazioarteko Eguna. Ikusi antolatutako ekintzak.

Heziketa zikloetako ikasleekin

IMH komunitateko pertsonai ezkutuaren lehiaketa. Azaroaren 25etik abenduaren 3 arte jarraitu SARRERAKO taulan ipiniko dugun eguneko pista eta asmatu IMHko pertsonai ezkutua.

Abenduaren 3an 9:00-09:30 bitartean harreran utzi beharko da erantzuna (idatzita taldekideak+erantzuna). Erantzun zuzena aurkezten duen lehenengo taldeak irabaziko du lehiaketa.

Talde irabazleak saria jasoko du abenduaren 3an atseden orduan.

Sentiberatze saioak urtarrilean egingo ditugu.

Lankideentzat ekintzak, 11:00etan harreran

  • “EGUNEAN BEHIN” lehiaketaren (Azaroak 26-abenduak 2) irabazleak ERRIGORA otarra eskuratuko du.
  • “EGUNEAN BEHIN” lehiaketako parte hartzaileen artean ezusteko opariaren zozketa egingo da. (Bertan egon behar da).
  • IMH komunitateko 2. pertsonai ezkutuaren lehiaketa. Azaroaren 25etik abenduaren 3 arte jarraitu KAFE-GELAN ipiniko dugun eguneko pista eta asmatu IMHko pertsonai ezkutua. Irabazleak ezusteko oparia jasoko du.
  • Azkenik talde argazkia aterako dugu harreran.

Gizarteko ekintzak

LHduaLa-en Egunean Behin lehiaketa.

Gipuzkoako lanbide heziketako ikasleentzat. Egunean Behin APP-a instalatu, kontua sortu, taldeak atalean LHDualaEuskaraz taldera gehitu 020CC5 giltza sartuta. Astero 100 euro irabazlearentzat!

Elgoibarko herriko ekintzak

  • Euskaren Eguneko esaldi lehiaketa, euskal kantutetatik ateratakoa. Azaroaren 16tik aurrera.
  • Haurren aurrean helduok heldu aktibazio ekimena, gurasoek euskarari eutsi diezaien haurren aurrean daudenean. Azaroaren 22tik aurrera.
  • Beltzean Mintzo dokumentala eta Jon Sarasuarekin solasaldia. Abenduaren 1ean, 19:00etan, Musika Eskolako Auditoriumean. Dokumentalak Amerikako zazpi hizkuntza komunitateren egoera erakusten du, hamalau pertsonen eskutik: kitxua, nasa, nahuati, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukaterenak. Sarrera doan.
    Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra eta Elgoibarko Udala.
  • Paperezko Hegoak” dokumentala, 'Euskaldunon Egunkaria'ren itxiera lehen pertsonan bizi izan zuten protagonisten testigantzak jasotzen dituena. Abenduaren 3an, 21:00etan, eta abenduaren 8an, 19:00etan, Herriko Antzokian. Antolatzailea: Elgoibarko Udala.
  • Zutik”, umeentzako filma euskaraz. Abenduaren 5ean eta 8an, 16:30ean, Herriko Antzokian. Antolatzailea: Elgoibarko Udala

Danobat Lehiaketa: "Euskaraz izango gara"

  • Urtero euskararen egunerako DanobatGroup-ek lehiaketa antolatzen du eta beti bezala animatu egiten zaituztegu parte hartzen. Aurten galdera bakarra, Zer da euskara zuretzat? Hemen duzu PARTE HARTZEKO ESTEKA. Parte hartzeko azken eguna: 2021eko azaroak 30.

 

 

Gogoratu: IMHn euskaraz ikasi eta lan egiteko aukera duzu. Gozatu lanean eta bizitzan euskaraz 365 egunez :-)