2021 Euskararen Eguna IMHn

2021/12/03 00:10:00 GMT+2
IMHn ere 2021ko abenduaren 3an ospatuko dugu Euskararen Nazioarteko Eguna. Ikusi antolatutako ekintzak.

Zorionak Euskararen Eguneko sarituei eta parte hartzaile guztioi!

Ikasleen Pertsonai ezkutua Marivi izan da eta 1PFMkoek hamarretako ederra jaso dute opari.
Lankideen aldetik Pertsonai Ezkutua Kaspis izan da eta asmatu duen lankideak, Korok, Lizagasar-eko saskia jaso du.
Bestalde, Egunean Behin lehiaketan puntu gehien lortu dituena Oskar izan da eta Errigora otarra eskuratu du.
Azkenik lankideen lehiaketako parte hartzea saritu nahi izan dugu hamarretako-bono zozketa eginez. Irabazleak Nora eta Peio izan dira.
Amaitzeko lankide ordezkaritzaren talde argazkia egin dugu.
Zorionak denei!
Hitzez egiteko garaia: Euskaraz ilusioz, gogoz eta emozioz... ondo pasa!
 
#imh #euskarareneguna #euskaraz365egun #euskarazikasi #euskarazlanetabizi

Ikusi hemen Euskararen Eguneko argazkiak

Heziketa zikloetako ikasleekin

IMH komunitateko pertsonai ezkutuaren lehiaketa. Azaroaren 25etik abenduaren 3 arte jarraitu SARRERAKO taulan ipiniko dugun eguneko pista eta asmatu IMHko pertsonai ezkutua.

Abenduaren 3an 9:00-09:30 bitartean harreran utzi beharko da erantzuna (idatzita taldekideak+erantzuna). Erantzun zuzena aurkezten duen lehenengo taldeak irabaziko du lehiaketa.

Talde irabazleak saria jasoko du abenduaren 3an atseden orduan.

Sentiberatze saioak urtarrilean egingo ditugu.

Lankideentzat ekintzak, 11:00etan harreran

  • “EGUNEAN BEHIN” lehiaketaren (Azaroak 26-abenduak 2) irabazleak ERRIGORA otarra eskuratuko du.
  • “EGUNEAN BEHIN” lehiaketako parte hartzaileen artean ezusteko opariaren zozketa egingo da.
  • IMH komunitateko 2. pertsonai ezkutuaren lehiaketa. Azaroaren 25etik abenduaren 3 arte jarraitu KAFE-GELAN ipiniko dugun eguneko pista eta asmatu IMHko pertsonai ezkutua. Azkarren asmatzen duenak ezusteko oparia jasoko du.
  • Azkenik talde argazkia aterako dugu harreran.

Gizarteko ekintzak

LHduaLa-en Egunean Behin lehiaketa.

Gipuzkoako lanbide heziketako ikasleentzat. Egunean Behin APP-a instalatu, kontua sortu, taldeak atalean LHDualaEuskaraz taldera gehitu 020CC5 giltza sartuta. Astero 100 euro irabazlearentzat!

Elgoibarko herriko ekintzak

  • Euskaren Eguneko esaldi lehiaketa, euskal kantutetatik ateratakoa. Azaroaren 16tik aurrera.
  • Haurren aurrean helduok heldu aktibazio ekimena, gurasoek euskarari eutsi diezaien haurren aurrean daudenean. Azaroaren 22tik aurrera.
  • Beltzean Mintzo dokumentala eta Jon Sarasuarekin solasaldia. Abenduaren 1ean, 19:00etan, Musika Eskolako Auditoriumean. Dokumentalak Amerikako zazpi hizkuntza komunitateren egoera erakusten du, hamalau pertsonen eskutik: kitxua, nasa, nahuati, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukaterenak. Sarrera doan.
    Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra eta Elgoibarko Udala.
  • Paperezko Hegoak” dokumentala, 'Euskaldunon Egunkaria'ren itxiera lehen pertsonan bizi izan zuten protagonisten testigantzak jasotzen dituena. Abenduaren 3an, 21:00etan, eta abenduaren 8an, 19:00etan, Herriko Antzokian. Antolatzailea: Elgoibarko Udala.
  • Zutik”, umeentzako filma euskaraz. Abenduaren 5ean eta 8an, 16:30ean, Herriko Antzokian. Antolatzailea: Elgoibarko Udala

Danobat Lehiaketa: "Euskaraz izango gara"

  • Urtero euskararen egunerako DanobatGroup-ek lehiaketa antolatzen du eta beti bezala animatu egiten zaituztegu parte hartzen. Aurten galdera bakarra, Zer da euskara zuretzat? Hemen duzu PARTE HARTZEKO ESTEKA. Parte hartzeko azken eguna: 2021eko azaroak 30.

 

 

Gogoratu: IMHn euskaraz ikasi eta lan egiteko aukera duzu. Gozatu lanean eta bizitzan euskaraz 365 egunez :-)