2013-2014 ikasturte hasiera Heziketa Ziklo eta Ingeniaritza Dualarentzat

2013/07/28 23:00:00 GMT+1
Heziketa Zikloentzako ikasturte berriaren aurkezpena irailaren 6an izango da. Ingeniaritza Dualeko ikasleentzat, irailaren 16an.

Heziketa Zikloak

Heziketa zikloetako ikasle guztientzako kurtso berriaren aurkezpen ofiziala irailaren 6an izango da 12.30etan:

  • Lehen mailako ikasleak, ongi-etorria egin eta argibideak azaltzeko, Areto Nagusian elkartuko dira.
  • Bestalde, bigarren mailako ikasleek gelerata joan beharko dute, tutorea ezagutu eta argibideak jasotzeko.

Gogoratu ingeles ikastaro trinkoak irailaren 3an abiatuko direla. Sartu hemen zerrendak ikusteko...

Ingeniaritza Duala

Bere aldetik, IMHren Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Eskolaren 18. promozioarentzat (berriak) ikasturtearen hasiera irailaren 16an izango da, goizeko 9.00etan Areto Nagusian.