FTFE 2011 Prestakuntza Hobariak

2011/01/25 14:58:00 GMT+1
Abenduaren 16tik indarrean dago FTFEren aplikazio telematikoa, enpresek egin eta gizarte seguruetan hobaritu nahi duten ikastaroei buruzko jakin arazpena egiteko; beraz, aurten ez da gabealdirik egongo.

 Enpresen betebeharrak

  • Langileen Legezko Ordezkari jakin arazi prestakuntza bete dela

  • Identifikatu kontabilitatearen aparteko kontuan prestakuntza-ekintzen eta aplikatzen zaizkion hobarien gastu guztiak, eta guztiei erreferentzia ipini “Enplegurako Lanbide Heziketa”.

  • Hobaritutako prestakuntza ekintzetako parte-hartzaileei ez kobratu kopururik prestakuntza kontzeptuarengatik.

  • Zerga-betebehar eta Gizarte Segurantzarekin eguneratuta egon, hobariak aplikatzen diren datan.

  • Gizarte Segurantzako kotizazioetako hobarietan aplikatu diren prestakuntza ekintzen zuriketarako dokumentazioa mantendu 4 urtez.

  • Eraldaketa, fusio edo zatiketarik gertatzen direnean, gelditzen diren enpresek prozesuan parte-hartu duten enpresen kreditua bereganatu ahal izango dute. Kasu honetan, egoera zein den adierazi beharko dute.


Langileen Lege-Ordezkariari informazioa (LLO).

Enpresek gutxienez prestakuntza-ekintza hasi baino 15 egun lehenago adierazi beharko diote langileen lege-ordezkariari, ondorengo datuekin:

  • Ekintzen deskribapena: izena, helburuak eta edukiak

  • Zein taldek parte hartuko duten eta parte-hartzaileen kopurua

  • Aurreikusitako egutegia

  • Baliabide pedagogikoak

  • Parte-hartzaileen hautaketa irizpideak

  • Prestakuntza-ekintza egingo den tokia

  • Aurreko ekitaldiko prestakuntza-ekintzen balantzea

 Enpresek balditza hauek ez badituzte betetzen ezingo dute hobaria aplikatu dagokion prestakuntza ekintzan.

LLOk txosten bat idatzi ahal izango du ekintza hauen inguruan, aurrez aipatutako informazioa jaso eta 15 egunetako epean. Epea amaitu ondoren eta ez bada txostenik egin, izapidea bete dela ulertuko da.

LLOri aurkeztu beharreko eredua lorzteko, sakatu hemen (gazteleraz)...

 

Zein prestakuntzari aplika dakizkioke hobari hauek?

Hobari hauek enpresek angileentzat garatzen dituzten edozein prestakuntzatan aplika daiezke:

  • Makina berrien hornitzaileek emandako prestakuntza

  • Enpresako langileek emandako barne prestakuntzan

  • Kanpokoen emandako prestakuntzan (prestakuntza zentruak, akademiak, aholkularitzak...):

    • Hizkuntzak

    • Lan arriskuen prebentzioa

    • Prestakuntza teknikoa

    • ea