Urrutiko kontroldun hegazkina diseinatu, sortu eta hegan jartzea lortuko dute?

2022/11/14 18:30:00 GMT+2
Holandako Graafschap College-k eta IMH Campuseko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak proiektu berria garatzen dihardugu elkarlanean.
Gure Diseinuko ikasle-irakasleak Herbereetan dira hango ikasleekin batera urrutiko kontrola duen hegazkina diseinatu, sortu eta hegan jartzeko proiektuaren azken partea egiten!
 
Holandarrak IMH Campusera etorri ziren irailean proiektua abiatzeko eta orain proiektua amaituko dute elkarrekin Graafschap College-en.
 
Teknikoki trebatzeaz gain, ingelesez komunikatu, beraien ohituak ezagutu, taldeak jardun, asertibitatea praktikatu... Eta agian nazioarteko lagun berriak egin!
 
Proiektua hau IMH Campuseko Lanbide heziketako Ikastetxe Integratuko Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko goi-mailako zikloko 2. mailako taldeak garatu du.
 

Ikusi iraileko egonaldiaren albistea