Berrikuntza solasaldiak 2005: Hexagon Metrologyk, IMHrekin elkarlanean metrologiaren inguruan sistema berritzaileenetakoak aurkeztuko dituzte uztailean

2005/06/23 23:00:00 GMT+1
Hexagon Metrology-k metrologia arloan nazioarte mailan garrantzitsuenetakoak diren DEA, LEITZ, Brown & Sharpe, CE Johansson eta Romer enpresak biltzen ditu eta PC-DMIS neurtzeko softwarea erabiltzen du. Renishaw, buru eta haztagailu neurtzaileetan aitzindaria den enpresak ere parte hartuko du jardunaldien antolakuntzan.

"Berrikuntza solasaldiak" izenburuko jardunaldian, nazioarteko hizlari aipagarrienetakoak izango dira.

Jarduera hiru modulotan garatuko da, uztailak 18, 19 eta 20an, arratsaldeko 15:00etatik 18:00ak arteko ordutegian. Lehenengo arratsaldean, kontrol dimentsionaleko prozesuak optimizatzeko konponbide berritzaileen software baliagarriei buruzko aurkezpena izango da. Bigarren arratsaldean, makina erremintaren neurketa moldagarriei buruzko sotware baten bertsioa aurkeztuko da, honek, edozein zenbakizko kontrola duen makina, kontrolerako baliabide bihurtu dezake. Hirugarren arratsaldean, Check-master-a aurkeztuko da. Koordenatu bidez neurtzeko makina sistemen fidagarritasuna bermatzen duen sistema berri bat da. Kontrolatzeko tresna baten bitartez, planifikazioa, optimizazioa eta kalibrazioetan aurreztea lortzen du.

"Berrikuntza solasaldiak"-eko ekitaldirako izen ematea ERABAT DOHAINEKOA izango da eta Hexagon Metrology, S.A.ko beraien helbidean www.hexagon.es, aurki dezakezu inskribatzeko inpresua. Informazio gehiagorako 902 140 907 telefonora deitu dezakezu (Hexagon Metrology), edo IMHn kokatuta dagoen Hexagon Metrology Doitasun Zentruan bertan galdetu.