ETHAZI proiektuko IMHko ordezkaria Finlandian

2015/03/26 00:00:00 GMT+1
Etekin Handiko heziketa zikloko proiektuen parte hartzaileek Finlandiako metodologia berrien esperientziak ezagutzen dihardute.

Aurten ETHATZI - Etekin Handiko Zikloen metodologia berria dagoeneko Euskal Herriko lanbide heziketako 5 ikastetxetan* ezarrita dago, eta ikastetxe bakoitzeko ordezkari bat ari da "ikaskuntza koordinatzaile" izeneko formazioa jasotzen Tknikaren bidez. IMHren ordezkaria Mikel Arregi dugu eta aste honetan Finlandian dago gaiaren inguruko hainbat esperientzia ezagutzen, beste ordezkariekin batera.

  • ETHAZI 5 ikastetxea dira: Elgoibarko IMH, Bergarako Miguel Altuna, Durangoko Maristak, Andoaingo La Salle Berrozpe, Tolosaldeako Lanbide Eskola