Tianjin-eko CSMC Institutuko arduradunak IMHn

2010/02/22 01:00:00 GMT+2
Ekoizpen produkzioa eta kalitateari buruzko prestakuntza jaso dute

Txinako Tianjin-eko Makina Erremintaren Hispaniar-Txinako Institutuko lau arduradun (Xue Jing prestakuntzakoa, Fu Xue Wei ekoizpenekoa, Li Long Quan elektrohigadurakoa eta Li Yan molde eta trokeletakoa) urtarrileko bi astetan jardun dute Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan berariazko trebakuntza ikastaro batean.

Ekimen hau IMHk eta CSMCk elkar arteko kolaborazio harremanetan kokatzen da eta Proschoolsek kudeatu du. Kolaborazio honi esker, hirugarren urtez IMH Ingeniaritza Eskolako ikasle talde batek atzerriko lan-hegonaldia egingo du uda-udazken partean Tianjingo Institutuan.