Ikasleak enpresak ezagutzen: DANOBATera bisita

2026/10/16 11:20:00 GMT+1
Errealitatea aurrez-aurre bizitzea da ikasitakoa barneratzeko modurik onena.

2026ko urria. DANOBATGROUP.

🤖 IMHko Elkarlaneko-Robotika espezializazioko ikasleek DANOBATGROUP bisitatu dute, robotika eta fabrikazio aurreratuaren mundua bertatik bertara ezagutzeko. 

Izan ere, Danobatek doitasun handiko mekanizazioan eta robotika-soluzio aurreratuen garapenean egiten duen lanak erakusten du nola uztar daitezkeen roboten malgutasuna eta makina-erremintaren zehaztasuna.

Horrelako esperientziek ikasgelan ikasitakoa industria errealarekin lotzen laguntzen dute, etorkizuneko erronka teknologikoei aurre egiteko gaitasunak eta ezagutzak indartuz.

Eskerrik asko DANOBATeko taldeari ateak irekitzeagatik eta gure ikasleekin zuen ezagutza partekatzeagatik!

Etorkizuneko industria orain ikasten!

 

2026ko iraila. BESA.

🤖🏭 Robotika, ikasgelatik industriara!

Lanbide Heziketako Elkarlaneko Robotikako Espezializazioko ikasleak BESA – Bernardo Ecenarro enpresan izan dira. Bertan, industria barrutik ezagutu eta robotika, automatizazioa eta berrikuntza prozesu errealetan ikusteko aukera paregabea izan dute. ⚙️💡

Eskerrik asko BESAk bere ateak ireki eta gure ikasleekin esperientzia partekatzeagatik! 🙌

Ikasi. Esperimentatu. Etorkizuna eraiki. 🚀