Kuba, Ekuador, Nikaragua eta Venezuelako enbaxadoreek IMH kasua ezagutu dute

2014/06/06 13:30:00 GMT+2
Gipuzkoako Foru Aldundiak gonbidatuta Hego Ameriketako agintariak bisitan ditugu egun hauetan Gipuzkoako lurraldean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Miramar jauregian antolatutako jardunaldian Kuba, Ekuador, Nikaragua eta Venezuelako enbaxadoreek Gipuzkoako lurraldean prestakuntza, industria eta zerbitzuen eskaintzak ezagutu dituzte eta aldi berean gure enpresek herrialde hauetan dauden aukeren berri izan dute.

Prestakuntzaren kasuan, Makina Erremintaren Institutuko Joxean Egaña zuzendariak IMHren ezaugarriak eta proiektuak azaldu dizkie.