Makina Erreminta biurtekaria BECen

2007/11/13 00:00:00 GMT+1
Martxoaren 3tik 8ra bitartean Makina Erreminta biurtekoa ospatuko da Barakaldoko BEC-en. Dagoeneko sarrera gonbidapenen eskaera egin daiteke.

2008an BIEMH-ek 25. edizioa burutuko du. BEC-ek eta AFM-ek elkarlanean antolatua, hasieratik bertatik ibilbide geldiezina eduki du. Horregatik, gaur egun, sektore honen Europako hirugarren azoka garrantzitsuentzat jotzen dute adituek.

25. edizio honetara ekoizle eta hornitzaile nagusiak bertaratuko dira, mundu osoko bisitariek euren sektoreko azken garapen, teknologia eta enpresa zerbitzuen berri izan dezaten.

Sarrera gonbidapena nahi duzuenok  web orriaren bitartez lortu dezakezue.

http://www.bilbaoexhibitioncentre.com