IMHren Ingeniaritza Duala Bartzelonako LH eta Unibertsiateari buruzko I. jardunaldian

2013/05/15 00:00:00 GMT+2
Jardunaldi honen helburua izan da lanbide heziketa eta unibertsitate ikasketak uztartzen dituzten arrakastako kasuak azaltzea.

Ixaka Egurbide, Elgoibarko IMHren Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Eskolako Zuzendariak parte hartu zuen maiatzaren 15ean Bartzelonako Unibertsitatean antolatu zen Unibertsitate eta Lanbide Heziketari buruzko I. Jardunaldi Teknikoan, IMHren estrategia eta jarduerei buruzko azalpenarekin.

Jardunaldi honen helburua izan da lanbide heziketa eta unibertsitate ikasketak uztartzen dituzten arrakastako kasuak azaltzea.

Ildo horretan, eztabaidagai da egun sistema bien arteko iragazkortasuna eta bi norabideko pasabideen ezarpena, lanbide heziketatik unibertsitatera eta alderantzizkoa.

IMHren Ingeniaritza Duala uztarketa adibide argia da, non goi-mailako heziketa ziklo industriala amaitzen duen ikasleek ibilbide naturala aurkitzen duen, eskolak alternantzian eskaintzen duen Produktu eta Prozesu Berrikuntzan Graduarekin.