IMH eta EHIk langabetuei zuzendutako galdaragintza ikastaroa antolatu dute, %100ean subentzionatuta

2006/09/08 00:00:00 GMT+2
Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailarekin eta Europako Fondo Sozialarekin elkarlanean, galdaragintza operatzailea ikastaroa irailaren 18an hasiko da.

Edukiak galdaragintzako planoen interpretazioa, Elektrodo eta migmag bitartezko soldadura, Zizailaketa, tolesketa eta puntzonaketa, Laneko segurtasuna eta Osasuna, eta Ingurumenarekiko sentsibilizazioa izango dira.

Ikastaroa irailaren 18tik azaroaren 30a arte izango da, arratsaldez, 15.00-19.00 bitartean, astelehenetik ostiralera, guztira 204 ordu, alegia.

Ikasleek praktikak enpresetan egiteko aukera izango dute, ikastaroa amaitu ondoren. Interesdunek hitz egin dezakete IMHko Eli Pozorekin (943744132 edo eli@imh.es ).