IMHk bere kasua azaldu du Kanarietan

2012/03/28 00:00:00 GMT+2
Incress-IMHk LHEnpresa proiektuko “Enpresa eta LHren artean zubiak eraikitzen” jardunaldian parte hartu zuen
Incress-IMHk enpresarekin duen harremana eta eskaintzen dien zerbitzuen inguruko esperientzia partekatu zuen Kanarietako Las Palmas de Gran Canarias-eko IES Felo Monzón Grau Bassas ikastetxean, martxoaren 14-15ean LHEnpresa proiektuak

antolatutako jardunaldian.

 

IMHk azpimarratu zuen Lanbide Heziketako ikastetxeen zereginaren garrantzia, eta bereziki Lan Prestakuntzaren tutoreena, enpresen prestakuntza beharren identifikazioari dagokionean, eta tutoreek lan hauek gauzatzeko dituzten beharretan.