Makina Erremintaren Biurtekoaren ondoren gustora

2012/06/04 23:00:00 GMT+1
Uste baino emaitza hobeekin amaitu da Makina Erremintaren 27. Biurtekoa. Bisitari profesional ugari izan dira BECen eta hauen artean 7.000 ikasle, estatuko hainbat erkidegoetatik etorritakoak

Espero zirenak baino emaitza hobeekin amaitu da Barakaldoko BECen  burutu den 27. Makina Erremintaren Biurtekoa, nahiz eta egoera ekonomiko orokorra baikorra ez izan arren.

Enpresa parte hartzaileek proiektu eta jarduera berriak landu dituzte azokan. Bestalde, AFMk estatuko hainbat erkidegotatik etorritako ikasleei sektorearen indarra eta gazteentzat etorkizunerako duen zalantzarik gabeko erakargarritasuna azaltzeko ondorengo bideoa aurkeztu du.

Informazio gehiago www.afm.es