Jose Mari Bastidari homenaldia

2004/11/26 00:00:00 GMT+1
Elgoibarko Lanbide Heziketan 40 urtez jardun ondoren, Jose Mari Bastida Zabaleta, EHIko Zuzendari ohia eta IMHko irakasle ohi izandakoak berarekin bi ikastetxeetan lan egindakoekin agur-bazkaria gozatu ahal izan zuen joan zen azaroaren 26an.

Bazkarian 100 lagun inguru bildu ziren eta Angel Ugarteburu bere lankide izandakoaren bertso batzuk denon artean abestu ondoren, oroigarriak eta opariak jaso zituen EHI eta IMHko lagun eta lankide izandakoen eskutik.

Argazkiak...