Orrialdeak: Norbaiti zuzendutako argitalpenak

Demagun eskaintza bat jarri nahi dugula donostiarrentzat. Nola egingo genuke?

Orrialdearen horman administratzaile moduan idazterakoan, pertsonalizatu dezakegu nork ikusiko duen mezua:

dirigir publicacion

Zuzendu dezakegu honako gauzak kontuan edukita:

dirigir publicacion
  • Kokalekua: herrialdea eta hiria-
  • Hizkuntza.

Mezua idatziko dugu eta kito. Kasu honetan mezua ikusiko dutenak hauek dira: hizkuntzan gaztelania aukeratu eta Donostian bizi direla jarri dutenak.

dirigir publicacion
Oharra: Jende askok ez du jartzen non bizi den. Beraz, nahiz-eta Donostian bizi, agian jarri ez duenez, argitalpen hori ez du ikusiko. Gainera hiria aukeratzen baino ez du uzten eta guk Elgoibarren daukagu denda. Elgoibar herri bat da eta ezin izango dugu Elgoibarko jendeari zuzendu mezua.. ;( Besterik gabe, konturatzeko zeintzuk muga dauden.