2020 Euskararen Eguna IMHn

ikusi gaurko argazkiak

IMHn ere 2020ko abenduaren 3an ospatuko dugu Euskararen Nazioarteko Eguna.

Covid-19 pandemiaren egoera dela eta aste honetan ikasleentzat Aste Digitala izanik, ikasleekin egiten ditugun Euskara Ikusgarri eta Sentiberatze Saioak urtarrilera pasa ditugu.

Lankideentzat ekintzak, 11:30etan harreran

  • “EGUNEAN BEHIN” lehiaketaren (Azaroak 25-abenduak 2) irabazleari txapela jarriko diogu.
  • “EGUNEAN BEHIN” lehiaketako parte hartzaileen artean ERRIGORA otar eder baten zozketa egingo da. (Bertan egon behar da).
  • Idiazabal gazta sarituko zaio pisua asmatzen duenari edo gertuen geratzen denari. Parte hartzeko sartu estekan.
  • Azkenik talde argazkia aterako dugu.

Denontzat ekintzak:

Danobat Lehiaketa: "Batzen gaituen esentziak izan dezala presentzia"

  • Urtero euskararen egunerako DanobatGroup-ek lehiaketa antolatzen du eta beti bezala animatu egiten zaituztegu parte hartzen. Aurten galdera bakarra, Zer da euskara zuretzat? Hemen duzu PARTE HARTZEKO ESTEKA. Parte hartzeko azken eguna: 2020ko azaroak 30.

Elgoibarko Euskaraldiaren amaiera ekitaldia

  •  Abenduak 3, 19:00etan Herriko Antzokian.Bertan 6000 metroan ere, oxigenoa euskarari dokumentala eta Bigarren Euskaraldia Elgoibarren bideoa ikusiko dugu. Zer eman digu Euskaraldiak elgoibartarroi? Eta zer eman diogu guk ariketari? Pandemia dela eta beharrezkoa da izena ematea.

 

Gogoratu: IMHn euskaraz ikasi eta lan egiteko aukera duzu. Gozatu lanean eta bizitzan euskaraz 365 egunez :-)

  • Noiz 2020/12/03
  • Non IMH
  • Kontaktu izena
  • Kontaktu telefonoa +34943744132
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal