2. Ariketa - Soluzioa

Hemen 2. ariketaren soluzioa. Pausuz-pausu

Ariketa honetan testuekin lan egin behar dugu.Testu-markoak maketatzeko erabiliko ditugu, eta testua inportatzeko eta testu-lagina jartzeko aukerak ikusiko ditugu

Lehenengo ariketan sortutako Folleto.sla fitxategia ireki eta gorde folleto2.sla izenarekin

Hasieran 4 orri eta arruntak direla jarriko dugu. 10mm-tako marjinak zentzu guztietan, eta A4 formatua

Fitxategia: Dokumentuaren konfigurazioa

eta Documentoa atalean

  • 1 - Document-Layout: Bi aldetatik dago jarrita, alde batetik aukeratuko dugu
  • 2 - Marjinen gidak: denak 10mm-tan jartzen ditugu. "Aplikatu marjinen ezarpenak orrialde guztiei" aukeratzen dugu
  • 3 - Orrialde Tamaina: A4, eta "Aplikatu tamainaren ezarpenak orrialde guztiei"

Orain orrialde batzuk kentzea falta zaigu, 24 orrietatik 4 bakarrik utzi behar ditugu. Horretarako: Orria: Ezabatu

Eta 5. orrialdetatik azkeneko orrialdera ezabatzen dugu

Listo, orain dokumentuak 4 orrialde sinple ditu

Geruza berri bat sortu behar dugu, "textos" deitzen dena. Han sortzen ditugun testu-markoak jarriko ditugu. Horretarako: Leihoak: Geruzak edo F6, eta Gehitu Geruza botoian sakatzen dugu

Geruzari izena ematen diogu: geruza berria gainean jartzen gera, klik bikoitza eta "textos" jartzen dugu.

Dokumentu honetan testu-marko berriak sortu behar ditugunean, kontuan eduki behar dugu "textos" deitzen den geruzan egon behar garela.

Kendu behar ditugu gida guztiak. Kudeatu Gidak panelean, dauden gida horizontalak eta gida bertikalak ezabatzen ditugu:

Behin gidarik ez daukagunean, Aplikatu gida guztiei aukeratzen dugu

Listo, horrela orrialde guztiak gidarik gabe dauzkagu

1. orria

TESTU-MARKOA

  • Testu-marko errektangeluar bat marraztu

 

  • Jarri testu-marko hau puntu honetan

X=10mm (1)

Y=45mm (2)

Oinarri-puntua goian eta ezkerrean jarrita (3)

  • Testu-markoaren tamaina hau da:

zabalera =145mm (4)

altuera = 40mm (5)

Gogoratu "mantendu itxuraren erlazio"-aren botoia desaktibatzea (giltzarrapoa) independienteki baloreak idatzi ahal izateko (6)

 

TESTUA

  • Testu-marko barruan idatzi foiletoaren tituluan agertzen den testua. Formatuaz ez arduratu , hurrengoko ariketan hau jorratuko baitugu.

  • Hurrengo irudian lehenengo orriaren aurrebista ikusi dezakezu.

 

2. ORRIA

2. orrialdean klik egiten dugu berarekin lan egin ahal izateko.

Lehenengo gida kontuan hartuta eta orriaren goialdera testu-marko bat kokatu. Bere zabalera : orriaren zabalera

  • Bi zutabetan banatu orri hau, 10mm zutabe-tartearekin

  • 30mm-tan gida horizontal bat gehitu, beste bat 40mm-tan eta azkenekoa 255mm-tan

Orrialdea: Gidak antolatu eta hor jartzen dugu eskatzen digutena

1: Zutabeak

2: Gida horizontalak

 

  • Lehenengo gida kontuan hartuta eta orriaren goialdera testu-marko bat kokatu. Bere zabalera : orrialdearen zabalera
  • PRESENTACIÓN hitza idatzi bere barruan (formatuaz ez arduratu)

 

Marjinak non dauden dakigunez (10,10) lehenengo gida 30mm-tan jarri dugunez eta orrialdearen zabalera dakigunez (190mm marjinak kontuan eduki gabe), testu-markoa gutxi-gora-behera kokatu dezakegu, eta gero propietateekin ondo kokatzeaz bukatu.

 

Posizio X=10 eta Posizio Y= 10 edukiko dugu (ezkerrean goialdean hasten da - marjina kontuan eduki gabe). Zabalera = 190mm eta altuera = 30-10 = 20

 

Eta horrela perfektuki kokatuta daukagu:

 

  • Eskuineko zutabean testu-marko bat jarri (zutabearen zabalekoa). Markoaren goiko aldea, bigarren gida gainean geratuko da.
  • Erregela erabili testu-markoaren altuera lortzeko

Neurtzen dugu, eta 120mm inguru dira. Testu-kaxa jartzen dugu besterik gabe, eta gero X,Y propietateak eskuz jartzen ditugu, dakizkigun baloreekin

 

Huek dira "eskuz" jarri behar ditudan baloreak:

 

Eta hauek balore doiak:

 

  • x= 10, 2. zutabe gainean baitago (Gidetan ikusten dugu bere posizioa)
  • Y= 40, 2. gida horizontal gainean baitago
  • Zabalera=90mm (110mm-tatik  200mm-tara. A4 batek, 210mm dauzka, eta eskumako marjina ezabatzen badugu, 200 arte : 200-110=90mm)
  • Altuera: 120mm (erregelarekin neurtu dugu lortu nahi dugun zirriborroan)

Lehen gehitu dugun markoa kontuan edukita eta 10mm-tara beste testu-marko bat marraztu. Erabili erregela berriro bere altuera lortzeko.

Nola kalkulatzen dugu 2. testu-markoaren Y posizioa? Erraza da: lehenengoaren Y + lehenengoaren altuera + lehenengoa eta bigarren arteko egon beharreko distantzia. Y posizioan 40+120+10 jarriko dugu eta programa berak kalkulatuko du

 

Erregelarekin neurtutako altuera:  60mm

X Posizioa eta zabalera badakizkigu:

 

 

  • Bukatzeko testu-marko bat sortu bi zutabeetan erdiratuta, goiko aldea azkeneko gidan jarrita (255mm)

Gutxi gorabehera kokatzen dugu

 

eta gero baloreak egokitzen ditugu:

X posizioa kalkulatzeko, zabalera horri dagokion Xa zein den jakiteko orrialde erdialdean egoteko kalkuluak egiten hasi gintezkeen, baina beste aukera bat daukagu. Aurrerago ikusiko dugu zehetasunarekin, baina orain besterik gabe erabiliko dugu. Leihoak : Lerrokatu eta banatu. Erlatibo honi: Orrialdea Aukeratuta, 3. botoian klikatzen dugu (zentratu bertikalki, justu orrialde erdialdearekin)

  • Hurrengo irudian ikus dezakezu orria nola geratuko den
  • Eskuineko zutabeko lehenengo testu-markoan jarri pag2_01_xx.odt fitxategian dagoen testua, non XX hizkuntza den. Inportatzeko aukeretan desgaitu dena eta galdetzen badigu ze letra-tipo gainidatzi, hartu lehenetsi bezala agertzen dena.
  • Berdina egin 2 testu-markoekin. pag2_02_xx.odt eta pag2_03_xx.odt fitxategietatik inportatu testua.
  • Hemen ikus dezakezu orria nola geratuko den:

3. orria

  • Orriaren tituluarentzat testu-marko bat sortu. Erregela eta gidak erabili kaxa hau ondo kokatzeko

Erregelarekin neurtu eta gero, ikusten dugu 2 gida horizontalak gehitu behar ditugula, bat 13mm-tara eta bestea 37mm-tara, hor testu-markoa sartzeko.

Kokatzen dugu testu-markoa. Egin dezakegu gidetan kontuan edukita edo bestela X edo Y baloreak jarrita testu-markoaren propietatetan.

  • Sortu 8 testu-marko eta idatzi kaxa bakoitzean dauden testuak. Ez arduratu minuskuletan idazten baduzu dena, gero formatu bidez dena maiuskuletara bihurtu dezakegu eta. Horrela geratuko da:

Lehenengoarekin hasten naiz. Gutxi gorabehera kokatzen dut testu-markoa

Erregelarekin neurtzen joaten gara. Marjinak hauek irteten zaizkigu: goitik 55mm, eskumatik 75cm, zabalera 60mm eta altuera 30mm. Balore hauek jartzen ditut eta listolisto.

Beste testu-markoekin berdin egingo nuke

Gidekin gutxi gorabehera egin genezake eta gero kokatu, nahi dugun bezela

Planteatzen ari garen ariketaren dokumentuan ikusten ditugun gidekin egin behar dugu. Gidak sortzen ditugu

Eta gero gida hauek kontuan edukita testu-markoak kokatzen joaten gera. Kopiatu+Itsatsi egin dezakegu, dauzkagun marko batzuk tamaina berdinekoak baitira.

4. ORRIA

  • Azkeneko orri honetan zuk bakarrik lan egingo duzu. Maketatu orria 2 testu-markoak erabiliz, eta orria 2 zutabetan zatituz. Erregela erabili neurriak doitasun gehiagorekin lortzeko

  • Testu-marko nagusiaren testua pag4_01_xx.odt fitxategitik inportatu

Testu-marko bat sortzen dut bigarren eta hirugarren arteko gidaren ezkerreko gunea okupatuz. Eskumako botoia: Eskuratu testua eta aukeratu fitxategia aukeratu

  • Hurrengo irudian 4. orriaren aurrebista bat ikus dezakezu

 

 

Gorde dokumentua folleto2.sla izenarekin (hurrengo ariketan erabiliko dugu)