9. Ariketa - Soluzioa

Fitxategi berri bat sortu formulario.sla, orri batekoa, A4 tamainakoa eta hurrengo formularioa diseinatu:

A4 dokumentu bat sortzen dugu. Gida batzuk jartzen ditugu pantailan kokatzen joateko, eta karratuak non jarri jakiteko

Objektuak kokatzen hasten gara. Propietateekin lan egiten dugu, eta "sangria" marjinak uzten ditugu.

Eskalatze librea jartzen dugu berriro eta eskalekin jolasten dugu irudia nahi dugun bezela geratu arte.

Titulua sortzeko

Geruza bat sortzen dugu testuak jartzeko. Geruzen pantailan (F6), geruza berri bat sortzen dugu:

Texto geruzan (1) egonda, testu-markoa sortzen dugu. Barruan FORMULARIO DE CAPTACION DE ALUMNOS (2) idazten dugu.

Behar diren propietateak aldatzen ditugu (3): Arial regular,  20 pt eta erdira lerrokatua

Testu markoa orrialde erdian jarri behar dugu (4): Lerrokatu eta Banatu leihoan, Erlatibo honi: orrialdea , eta 3. botoia sakatzen dugu (zentratu bertikalki)

Formularioak dauzkan formak

Formularioak dauzkan formak sortuko ditugu, eta atzeko planoaren geruzan sortuko ditugu. Kaxa koadrikulatuak dira, ertzak biribilekin eta hondo-kolore batekin. Bat sortuko dugu eta gero beste 2 sortuko ditugu hasierako honetan oinarrituta (kopiatu+itsatsi bidez)

Propietateak: Forma: Biribildu ertzak: 4 mm adibidez.

Kopiatu eta Itsatsi egiten ditugu beste 2 kaxa igualak. Beraien lekura eramaten ditugu eta listo

Orain forma hauen barruan testuak eta formulario-elementuak jartzen joaten gara.

Formulario kontrolen Lehenengo kaxa

  • Testu-markoa arruntak(1)

  • Formulario kontrola: testu-eremua (2)

  • Formulario kontrola:: konbinazio-koadroa (3): Editatu markoaren edukia tresnarekin elementu barruan aukeratu dezakegun baloreak idazten ditugu: Gipuzkoa, Araba, Bizkaia. Baloreak idazteko,  laukia handiago jartzen dugu, baina behin sartu ditugun, berriro txiki jartzen dugu

 

Formulario kontrolen bigarren kaxa

  • Testu-marko arruntak (1)

  • Formulario kontrola: kontrol-laukia (2). Bat sortzen dugu, kopiatu eta itsatsi

  • Formulario kontrola: testu-eremua: (3). Aukerak pantailan Marra anizkoitza dela jartzen dugu eta Propietateetan(F2): Kolorea, hondo kolore bezala nahi dugun kolorea jartzen dugu

Creando el Formulario

Bukatzeko, beti bezala, txukun jartzen dugu :Leihoak: Lerrokatu eta Banatu

 

Formulario kontrolen hirugarren kaxa

  • Testu-marko arruntak (1)

  • Formulario kontrola: zerrenda-koadroa (2).

  • Formulario kontrola: testu-eremua(3). Aukerak pantailan Marra anizkoitza dela jartzen dugu eta Propietateetan(F2): Kolorea, hondo kolore bezala nahi dugun kolorea jartzen dugu

irudi bat daukan testu-markoa

Testu-marko arrunt bat jarri behar dugu. Kokatu eta gero , eskumako botoia: Testu-lagina, eta horrela testu lagin batekin betetzen da markoa.

2 zutabeak dauzkala jartzeko: Propietateak: Forma: Zutabeak: 2

Irudi-marko bat sartzen dugu, IMHren logoa jartzen dugu eta  Propietateak: Forma-n Testua markoaren inguruan egoteko jartzen dugu

Listo, dagoeneko nahi genuena daukagu

PDFan esportatzea falta da. Fitxategia:Esportatu:PDF Gisa. 1.5 bertsioa izateko jartzen dugu, eta listo.