Taldeak: Facebookeko taldeen konfigurazioa -II

Taldearen konfigurazioa editatzera goaz, Taldearen ezarpenak editatu atalean.

Configuracion grupo

Aukeren artean:

Configuracion grupo
  • Administratzaile ez direnek horman idatz dezakete: Edozein taldekidek idatz dezake taldean. Desgaitu dezakegu, eta horrela taldearen administratzaileek bakarrik edukiko lukete idazteko baimena. 
  • Taldearen ekimenak ikusi: Erakutsi profilaren kaxa eta Erakutsi profilaren fitxa
Configuracion grupo

Horrekin Hitzorduak ikusgai egotea edo ez erabakiko dugu, baita non nahi dugun agertzea ere. Demagun hitzordu bat sortu dugula.

  • ERAKUTSI PROFILAREN KAXA aukeratu badugu, ezkerreko menuan Hitzorduen kaxa (1) agertuko da:
  • ERAKUTSI PROFILAREN FITXA aukeratu badugu hitzorduentzat, Hitzorduen fitxa (2) agertuko da taldearen fitxen artean.
Configuracion grupo