ITURBE ZABALO Edurne

Prestakuntza akademikoa:

  • Fisikan doktorea
  • Fisikan lizentziaduna

Hizkuntza-eskakizuna:

Elebiduna

Curriculum laburtua:

Fisikan lizentziaduna eta doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean. Egun, Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako (Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitako zentroa) irakaslea Elgoibarren. Irakaslea da edo izan da Prozesu eta Produktu Berrikuntzako Ingeniaritzako Graduan, Digital Manufacturing Masterrean eta Fabrikazio Gehigarria berezko tituluan, baita ikasleen enpresa-jarraipeneko arduraduna ere (ikasleek euren txandakatze-fasea egiten duten enpresetara bisitak eginez). Halaber, titulazio amaierako proiektuak zuzendu eta epaimahaietan parte hartzen du. Prozesu eta Produktu Berrikuntzako Ingeniaritzako Graduko koordinatzailea da. Ikerketa-jardueran, materialen egituren analisian jartzen du arreta.