Irudiak itxuraldatzeko tresnen aurkezpena

 Irudiak itxuraldatzeko erabiltzen diren tresnak aurkeztuko ditugu:

  • Irudia mugitzeko tresna: Geruzak, aukeratutako irudi zatiak eta beste objektu batzuk mugitzeko tresna (M)
  • Irudia mozteko tresna: Geruza edo irudi baten ertzetako zatiak mozteko tresna (Larria + C)
  • Irudia biratzeko tresna: Geruzak, aukeratutako irudi zatiak edo ibilbideak biratzeko tresna (Larria + R)
  • Irudia eskalatzeko tresna: Geruzak, aukeratutako irudi zatiak edo ibilbideak eskalatzeko tresna (Larria + T)
  • Irudia makurtzeko tresna: Geruzak, aukeratutako irudi zatiak edo ibilbideak makurtzeko tresna (Larria + S)
  • Irudiaren perspektiba aldatzeko tresna: Geruza, aukeratutako irudi zati edo ibilbide baten perspektiba aldatzeko tresna (Larria + P)
  • Irudia iraultzeko tresna: Geruzak, aukeratutako irudi zatiak edo ibilbideak horizontalean edo bertikalean iraultzeko tresna (Larria + F)