Worldskills 2011: IMHko motorrak berotzen

2011/09/27 23:00:00 GMT+1
Azken orduko xehetasunak isten ari dira Larraitz Uranga eta Juan Munin, "Worldskills London 2011" lanbide heziketako mundu mailako olinpiadetan ikasle eta aditu bezala parte hartzeko

Juan, IMHko heziketa zikloetako fabrikazio mekanikoko irakasleak, bihar hartuko du hegaldia, aditu parte hartzaile bezala, aurrez CNC milling (CNC fresatzeko makina) lehiaketa prestatzeko. Guztira 912 aditu bilduko dira  Erresuma Batuko hiriburuko ExCeL azokan.

Larraitzek, IMHko fabrikazio mekanikoko ikasle eta eta Euskoskillseko eta Spainskillseko CNC Fresatzeko probetan urre izandakoak, hegazkina du zain ostiralean, beste ikasle partaideekin batera, Londonera abiatzeko.

Larraitzek inglesesari astindu ederra eman dio uda honetan Kent konterrian abuztu osoan egon baita ingeles inmertsioa egiten. Ikasitakoa ongi etorriko zaio, proba guztiak hizkuntz anglosaxoian izango baitira Worldskillsen.

Bestalde, ekainetik dihardu lehiaketan erabili beharko duten Mastercam programa ikasten, eta  Mori Seiki makinak erabili beharko ditunez, erraza ez bada ere horrelako makina bat ezagutzeko aukera izan du tarte honetan. Guztira 19 lehiakide izango ditu Europa eta Asiatik etorritakoak batez ere: Austria, Belgika, Kanada, Suitza, Txina, Korea, Japonia, Taiwan, AEB, Holanda, Irlanda, Frantzia, Finlandia, Singapur...

Ondo ibili bikote, esperientzia ahaztezin hau gozatu eta zorte on Larraitz!

Fitxa:

WorldSkills London 2011

  • 2011ko urriaren 5-8. Amaiera ekitaldia 9an
  • 46 skill edo espezialitate
  • 50 herrialde parte hartzaile
  • 944 ikasle lehiakide
  • 912 aditu
  • 150.000 bisitari espero dituzte
  • 2.000 boluntario laguntzaile

 

Informazio gehiago...