Kolonbiako SENAko Zuzendaria Orokorra Euskadin lanbide heziketako hegonaldia egin duten 60 kolonbiar gazteen diploma banaketa ekitaldian

2008/03/12 01:05:00 GMT+2
Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan diploma banaketa ekitaldia izan zen Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak antolatuta

Urtarriletik martxora arte Kolonbiako 60 gazte egon dira Euskal Herriko 6 ikastetxeetan (Elgoibarko IMH eta Elgoibarko EHI, Eibarko Armeria, Bidasoa, Usurbil eta Leioa), 400 ordutan lanbide heziketako ikasketak sakontzeko helburuarekin. IMHn CNC fabrikazio mekanikoa ikasti dute: 300 orduz ikastetxeetan jardun dute CNC, CAD-CAM eta teknologia mekanikoa ikasteko eta 100 orduz enpresetan praktiketan. Planifikazio berezia egin da goi-mailako zikloko ikasketak pareko dituzten ikasle hauentzat.


Prestakuntza hau Jaurlaritzak Alecop enpresarekin landu duen proiektuan kokatzen da eta horretarako Kolonbiako SENA, gure INEMen baliokidea den erakundearekin kolaboratu dute.


Aste honetan SENAko zuzendari orokorra, Darío Montoya, Euskal Herrian da pertsonalki ikasleek egin dutena ezagutzeko eta bide batez martxoaren 12an Kolonbiako 60 ikasleekin elkartu zen Elgoibarko IMHn egingo zen ekitaldian eta diploma banatu zizkien. Honela, kolonbiar gazteek Euskadin egin duten hegonaldia amaitutzat emango dute eta martxoaren 14an beraien herrira itzuliko dira.