Pertsonen kudeaketarako diagnostiko arina
Normalean, enpresetan sentsazio hau maiz errepikatzen zaigu: badakigu pertsonak kudeatzeko moduan hobetu beharreko gauzak daudela, eta zaila ez da beti ikustea; askotan, nondik hasi jakitea izaten da zailena.
Hautaketa, prestakuntza, jarduna, komunikazioa, lidergoa, fidelizazioa, ongizatea... Dena izan daiteke (eta da) garrantzitsua.
Baina denak ez du une honetan premia edo eragin bera.
Horregatik, gure lehen urratsa Pertsonen Kudeaketaren Diagnostiko Arina egitea izaten da.
Nola egiten da?
Enpresarekin eseri, entzun, galdetu eta informazioa ordenatzen dugu.
Gakoa da elkarrizketa hori ez dela inpresioetan geratzen.
Dugun erreminta propio batekin eta hainbat erakunderekin beren pertsona-prozesuetan lan egin izanaren esperientziarekin gidatzen dugu.
Horrela, identifikatu dezakegu zerk funtzionatzen duen ondo, zerk behar duen egitura gehiago, non ager daitezkeen arriskuak eta zer lehentasuni heldu behar zaion lehenik.
Ez da txosten bat, eta kito, enpresaren egungo egoeraren mapa argi bat ateratzea da kontua.
Dagoeneko kosturik gabeko diagnostiko batzuk egin ditugu sektoreko erakundeentzat, eta irudian (gaztelaniaz dago) aztertzen ditugun eremuetako batzuk ikus ditzakezu.
Izan ere, batzuetan, edozein tokitatik hasi aurretik, merezi du gelditzea, begiratzea, entzutea eta hurrengo urratsa hobeto erabakitzea.
Zure enpresan pertsonen kudeaketaren mapa ona duzula uste duzu?
Interesatzen bazaizu, IMH-INCRESSen pozik azalduko dizugu nola egiten dugun eta edozein zalantza argituko dizugu, inolako konpromisorik gabe.
Hitzordua jarriko dugu? igarbayo@gmail.com. 943748275