IMHko Heziketa Zikloetako ikasleek jaso dute diploma

2004/06/28 00:00:00 GMT+2
Joan den 2004ko ekainaren 25ean Hasierako Lanbide Heziketako (HLH) ikasleen ikasturte bukaerako ekitaldia egin zen.

Goi-mailako Proiektu Mekanikoen Garapena, Mekanizazio Bidezko Produkzioa, Industri Ekipoen Mantenimendua eta Erdi-mailako Mekanizazioko Teknikoa ikasi duten ikasleak zoriondu zituzten ekitaldian parte hartu zuten Jorge Arevalok, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordeak, Miguel Angel Mujikak, Elgoibarko Alkate ordeak, Xabier Ortuetak, AFMko Zuzendari Ondokoak eta Joxean Egañak, IMHko Zuzendariak.

"Lanbide Heziketa heldutasuna ematen duen oinarri onena da bai lan mundura abiatzeko eta baita unibertsitateko ikasketak jarraitzeko", "bizitzan zehar prestatzen jarraitzeko beharra", "teknologia berriak oinarrizko tresnak munduan mugitzeko", "ingelesa, munduko derrigorrezko hirugarren hizkuntza" moduko mezuak entzun ahal izan zituzten ikasleek. Azkenik, guztiak animatu zituzten industri arloko munduan eta bereziki makina erremintaren sektorean beraien etorkizuna eta lanbidea garatzera.