Gradu Dualaren irakaskuntza egoera berrian

2020/04/06 17:30:00 GMT+1
Ixaka Egurbide, IMHko zuzendari kudeatzailea eta UPV/EHUra atxikitutako Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako Zuzendariaren iritzia jaso du Elgoibarko "barren" astekariak argitaratutako azken alean, osasun alertaren inguruko erreportai zabalean. Hona ekarri dugu astekarian argitaratutakoaren bertsio osoa.

Zer egoeratan dago une honetan IMHko Gradu Dualaren prestakuntza?

Covid-19ko osasun-alertaren ondorioz, lanean jarraitu dugu gure prestakuntza-ereduaren printzipioei eta filosofiari leial eutsiz, egokitzapena, malgutasuna eta arintasuna oinarri hartuta, denbora guztian ingurunearen egungo eta etorkizuneko beharrekin lerrokatuta egoteko, eta eredu dualean inplikatutako eragile guztiekiko sentsibilizazio eta enpatia bereziarekin.

Unibertsitate eskolaren jarduera hasi genuenetik, irakaskuntzaren arloan Eraldaketa Digital baten aldeko apustua egin dugu, neurrira egindako eredu digital bat diseinatuz, eta kalitatezko prestakuntza eskaini eta bermatzeko. Eredu horri esker, bizitzen ari garen egoera konplexu horri aurre egin ahal izan diogu, modu naturalago batean eta gure irakasle eta ikasleentzako metodologia ezaguna erabiliz, ikasturteak bere ibilbidea jarrai dezan, eta eredu horrek dakarren enplegagarritasun-maila handiari eusteko apustua eginez.

Nola aplikatzen da irakaskuntza duala egoera berrian?

Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako ereduaren ezaugarria da, besteak beste, ikasleei arreta pertsonalizatua ematea, ikasketa eta lan ibilbide osoan zehar tutoretza pertsonalizatuak eginez, eta profesional espezializatuen laguntzaren bidez, esparru profesionalean sartzeak dakarren erronkari aurre egiten laguntzeko.

Une honetan, gure esentzia mantentzen ari gara, gure irakasleak ikasleen jarraipen estua egiten ari dira gure teknologia erabiliz, on-line tutoretzen bidez; beraz, gure irakasleak, enpresako tutoreak eta ikasleak %100ean konektatuta daude.

Metodologia dualak ikasketa akademikoak eta enpresan integratutako lana uztartzen ditu. Alde horretatik, une honetan industriak duen ziurgabetasun egoeraz jabetuta, malgutasuna eta enpresa bakoitzaren egoerara egokitzea eskaintzen ari gara, kasu bakoitzerako irtenbiderik eraginkorrenak diseinatuz, gure ikasleen talentua, enpresaren inbertsioa eta irakasleen ahalegina bidean ez galtzeko helburuarekin. Horregatik, une honetan are beharrezkoagoa da egoera horri aurre egiteko eta etorkizuneko erronka berriei aurre egiteko guztiok elkartuta egotea.

UPV/EHUra atxikitako IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolatik mezu itxaropentsua eta lasaigarria helarazi nahi dugu, gure babesa erakutsiz eta, gure giza taldea, gure ezagutza eta esperientzia eta eredu honekiko konfiantza enpresen eta ikasleen eskura jarriz, apustu egiten jarraitzeko eta gizartearekiko dugun konpromisoari eusteko, etorkizuneko profesional onenak eta enpresaren beharretara egokitutakoak garatuz eta lan-merkatuaren eskura jarriz.

 

  •  Barren astekariaren 1154 alea (2020-04-03) ikusteko sartu hemen