GERTA DAKIZUKE programaren hitzaldia
Azken egunotan, gure ikasleek aukera izan dute Trafiko Zuzendaritzak eta AESLEME elkarteak eskainitako “Gerta dakizuke” programan parte hartzeko.
Saio honen bidez, gazteek trafiko-istripuen ondorioei buruzko informazio zuzena jaso dute, baita arrisku-jokabideak identifikatu eta prebenitzeko gakoak ere. Horrez gain, lehen pertsonan bizitako esperientzien bidez, kontzientziazioa eta erantzukizuna lantzeko aukera paregabea izan dute.
Eskerrik asko parte hartu duten profesional guztiei eta ikasleei erakutsitako interesagatik
AESLEME elkarteak errepideetako ezbeharrak eta horien ondorio larriak prebenitzeko lanean dihardu 1990 urtetik. Elkartearen helburua zero biktimarekin mugikortasun segurua izatea da.