Nazioarteko 3. POI Jardunaldia, IMH Elgoibar, 2008ko azaroak 27

2008/11/05 01:00:00 GMT+2
IMHk hirugarren urtez antolatu du POI jardunaldia: Lanbide Heziketa, Irakatsi-ikasi prozesua eraberritzen. Sarrera doakoa izango da baina beharrezkoa aurrez izena ematea.

IZENA EMAN: Amaia Ansola 943 74 41 32, webaren bidez hemen...

Nola iritsi IMHra...

Triptikoa...

EGITARAUA:

  • 09.30 Akreditatu eta dokumentuak jaso
  • 10:00 Jardunaldiaren hasiera. Iñaki Mujika jaun txit gorena, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordea.
    Joxean Egaña jna. IMHko Zuzendaria
  • 10:15 Gizarte testuingurua eta lidergoa Michael Lazan. Arbinger Institute.USA.ko Zuzendari Exekutiboa www.arbinger.com
  • 11:00 Balioetan oinarritutako prestakuntza eta garapena. Miguel Velazquez. Centro de investigacion en valores sociales y empresariales” erakundeko Zuzendaria.www.civsem.com
  • 11:45 Atsedena. Kafea
  • 12:00 Kooperazioan esperientzia bat. Jon Agirre jna. AMPO-ko Lehendakaria. www.ampo.es
  • 12:45 POI proiektuaren estrategia, antolaketa, hedapena IMHn. IMHko irakasleak. www.imh.es
  • 13:30 Solasaldia
  • 14:00 Itxiera. Luis Mª Ullibarri jauna. Innobasqueko Gizarte Berrikuntzarako Zuzendari Nagusia.
  • 14:15 Luntxa, Makina Erremintaren Museoa

 

SARRERA

Lanbide Heziketa, Irakatsi-Ikasi prozesua eraberritzen III Jardunaldia, azken bost ikasturteetan Elgoibarko IMH - Makina Erremintaren Institutua lantzen ari den POI (Proiektuetan Oinarritutako Irakaskuntza) proiektuan kokatzen da.

POI, GUNEKA kolaborazio testuinguruan kokatuta dago, non IMHk Bergara, Usurbil, Tolosa eta Irungo Bidasoa ikastetxeekin parte hartzen duen antolamendu eta funtzionamendu berriak garatzeko, helburuarekin.

POI, Produzkio bidezko Mekanizazio Zikloko irakasle batek abiatu zuen eta Ikaslegaren antolakuntza eta irakasleen rola eraldatzen oinarritzen da proiektua.

JARDUNALDIAREN HELBURUAK:

2006ko lehen jardunaldiari jarraipena emanaz 2008ko 3. edizioa antolaketa-kudeaketaren berrikuntzan zentratuko da. Jardunaldiaren helburuak dira:

  • Parte-hartzaileek sentsibilizatzea hezkuntza prozesuaren berrikuntzari buruz, honetarako Lidergotasuna, Balioak, Parte-hartzea, Kudeaketa eta azken finean antolaketa-berrikuntzari buruzko ekarpenekin.
  • IMH-POI hezkuntza proiektuaren oinarriak, estrategia, antolaketa eta hedapena ezagutu.
  • Informazio elkartrukea eta gerta daitezkeen kolaborazioentzat bilgunea sustatu.

 

TESTUINGURUA

Enpresen beharrak eta dituzten programazioak berrikusteko IMHk enpresekin egin dituen azken kontrasteetan agertzen dira trebetasun jakin batzuk garatzeko beharra, besteak beste komunikazioa eta argumentazioa, eta baita jarrera batzuk – kolaborazioa, konpromisoa, iniziatiba, parte-hartzea – gaitasun teknikoak osatuko dituztenak. Zentzu honetan 2008ko ikasleak ez dira duela 10 urtekoak, eta duela 10 urteko metodologiak ez dute baliorik ez badira berrikusten.

GUNEKA proiektuan parte hartzea eta arazoetan oinarritutako ikaskuntzaren inguruan garatutako eredu eskadinaviarrak (POPBL*), euskarri tekniko ona izan ziren eraldaketak proposatzeko eta POI IMHren metodologia abiatzeko (Proiektuetan Oinarritutako Irakaskuntza).

POPBL*: Project Organized and Problem Based Learning

Ikusi aurreko jardunaldiak: