Pribatutasun ezarpenak: Kontaktuen informazioa

Facebook-eko profila editatu VI: harremanetarako informazioa atalean ikusi dugu nola giltzarrapo batzuen bidez harremanetarako informazioaren pribatutasuna ezar dezakegun. Hemendik gauza bera egin dezakegu:

Privacidad de contacto
  • Lagun bezala gehi nazazu: erabaki dezakegu inork ezin nauela gehitu lagun gisa edo nire lagunen lagunek baino ezin dutela.
  • Bidalidazu mezu bat: erabiltzaile baten profilean gaudenean, profil argazkiaren behealdean ikusiko dugu (Erabiltzaile-izena)-ri Mezua bidali. Aukera hau ikustea edo ez hemendik erabakitzen dugu. Esan genezake gure lagunek bakarrik mezu bat bidali ahal dutela (e-posta bat helduko zaigu), eta horrela edonork ezin du egin. Nik neuk Guztiak jarrita daukat, aurrerago ikusten badut arazoak daudela, ezezagun askok idazten didatelako (ez dut uste horraino helduko denik), Lagunentzat bakarrik jarriko dut edota Pertsonalizatu eta kito.