IMHk Virtool aurkeztu zuen Euskal Herriko Lanbide Heziketako II Azokan

2004/04/02 00:00:00 GMT+2
Fabrikazio Mekanikoaren ikaskuntza garatzeko ingurune birtual berrian datza proiektua, egun inplantazio fasean ari delarik.

Joan den martxoaren 30ean, Makina Erremintaren Institutuak Virtool proiektua aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako II Azokan, LH-ko Sailburuordetzak antolatuta. Sistema, 3D grafiko elkarreragileetan eta errealiltate birtualeko tekniketan oinarrituta, aukera berritzaileak ematen dituzte formaziorako eta mekanizazio prozesuaren aplikazioan.

Virtoolen xedea fabrikazio mekanikorako makina konbentzionalak (eskuz kontrolatuak) eta CNCdunak prestatu, erabili eta mantentzeko formazioa ematea da. Ikaskuntzarako ingurune berri honek aukera dexente eskeintzen ditu: ikaskuntza prozesua eraginkortu eta horretarako erabiliko ditu azken ikerketa psikologikoetan eta pedagogikoetan oinarritutko hezkuntza-diseinu aurreratuenak eta tenlologoarik berrienak, alegia, errealitate birtuala eta elkarrekintzarako 3D sistemak (hiru dimentsio). Virtoolek istripu arriskua murrizten du industria-makinak erabiltzen ikasi bitartean eta ikas prozesua merketzen du. Horretaz gain, makina gehiago erabiltzeko aukera eskeintzen du, hau da, espezializatuak direlako ikastetxeekez dituzten makinak erabiltzeko aukera ematen du. Makina-Erremintaren fabrikatzaileei lagundu dezake produktu osotu eta konplexuak azaltzen.

IMHk Bergarko Miguel Altuna Ikastetxearekin batera prestatu du fabrikazio mekanikoari dagokion stana, azken generazioko makinekin: abiadura handiko mekanizazioa, elektro-higadura, neurketa, eta abar.