North East Institute eta Institute of Technology Sligoko ikastetxeekin elkarlana.

2006/05/12 00:00:00 GMT+2
Irlanda eta Ipar Irlandako zuzendari eta irakasle taldeak aste bete egin du IMHn etorkizun hurbilean kolaborazio proiektuak finkatzeko

Ipar Irlandako North East Institute - NEIkoek IMH ezagutu eta etorkizunean ikastetxe bien arteko ikasle eta irakasleen arteko elkartrukeak aztertu dute. Honela IMHn, bai Heziketa Zikloetan eta bai Ingeniaritza Eskolan irakasle irlandarrek ingelesez eman ahal izango lukete ikasgai atal batzuk eta gure ikasleek ere lan praktikak egin.

Bestalde, IT Sligokoek Europar proiektu bat garatu dute Robotika eta CIM zelulak direla eta NEIkoekin batera eta proiektuaren jarraipena eskatzeko IMHri 3. proiektukide izatea proposatu eta Elgoibarrera etorri dira honen inguruan proposamena lantzeko.